XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

irakasletza euskarazko izendapenaz edo euskaraz ematen aritu direnak: 3 urte, berehalako derrigortasuna duten HE2ko lanpostuetara sartzen badira.

Gainerako kasuetan, 3 urte izango dituzte berehalako derrigortasuna duten HE2ko lanpostuetara sartzen badira, eta 5 urtekoa, derrigortasun atzeratuko lanpostuetara sartzen badira.

5.2. Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuko 11. atalean ohartemandakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduaren I. eraskinean (26ko EHAA) ezarritakoa izango da proba horien ebaluaziorako irizpide orokorra.

Kalifikazio-sistema, Hezkuntza sailburuordearen 1995eko maiatzaren 9ko Erabakian (23ko EHAA) ezarritakoa izango da.

5.3. Kalifikazioa, proben gai diren eskakizun guztietan, gai - ez gai izango da, eta gaitzat kalifikatua izatea beharrezko izango da hautatua izateko.

Seigarrena.- Hautaketa-organoak.

6.1. Lehiatzaileen hautaketa horretarako izendatzen diren epaimahaiek egingo dute.

6.2. Epaimahaiak.

6.2.1. Kidego bakoitzean sartzeko epaimahai bereziak izendatuko dira, eta horien osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Espezialitate bererako aurkezten diren lehiatzaileen kopuru murritzak epaimahai berezirik izendatzea ahalbidetzen ez duenean, epaimahai bakarra izendatuko da, eta horrek bereiz ihardungo du sarrera- eta sarbide-ihardunbide bakoitzerako.

6.2.2. Epaimahaien osakera.

Irakasleen kidegoetako iharduneango karrerako funtzionarioek, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikorako Zerbitzuari edo hezkuntza-admininistrazioaren zerbitzupeko Ikuskatzaileen Kidegoari atxikitako funtzionario irakasleek osatuko dituzte epaimahaiak, bosten azpitiko kopuru ezparean.

Epaimahaikideen izendapenean espezialitatezko printzipioa betetzen dela ziurtatuko da.

Printzipio horren arabera, hautaketa-ihardunbidearen gai diren espezialitateko irakasle titular izan beharko baitute epaimahai horietako kide gehienek.

Epaimahaikide guztiek sailkapen-talde bereko edo goragoko kidegoetakoak izan beharko dute, izangaiak lehiatzen diren kidegoarenarekiko.

Honako hauek izango dira epaimahaikideak:

Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzak zuzenean izandatutako epaimahaiburu bat.

Lau mahaikide: mahaikide horietako bat Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzak izendatuko du sindikatuen proposamenez.

Beste hirurak jendaurreko zozketaren bidez izendatuko dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarriko da zozketaren eguna.